Bailaran erreferentziazko kirol-instalazioa. Ezagutzen dituzuenentzat eta parte hartzen duzuenentzat ordutegiak eta tasak erakusten dizkizuegu, erreferentziazko gida bat izan dezazuen; eta ezagutzen ez gaituztenentzat, zuen etxe ondoan eskaintzen dugunaz gozatzera animatzen zaituztegu.
Igerilekuaz gainera, muskulazio gela dugu, bizikleta estatikoak, eskailerak igotzeko makinak, bankuak eta pisak igotzeko ekipoa. Gainera, 2019ko abendutik jacuzzi bat eta sauna lehor bat ere baditugu.
Eskainitako jarduera guztiak ofizialki tituludun begiraleek ematen dituzte (aquagym, aerobic, urpekaritza, eskola-igeriketa...).
Edozein zalantza izanez gero edo argibideren bat behar izanez gero, deitu 945 35 31 34 zenbakira, irekiera-ordutegian edo igerilekutik pasa zaitez.
TASAK
14 urte arteko haurrak eta 65 urtetik gorakoak | Helduak | 20 lagun baino gehiagoko taldeak | |
---|---|---|---|
Urtekoa | 40 € | 70 € | |
Sasoikoa | 35 € | 45 € | |
Sarrera librea | 2 € | 3 € | 1,50 € x persona |
10 sarrerako bonoak | 15 € | 28 € |
Urteko bazkide diren eta udalerrian erroldatuta dauden pertsonek tarifaren gaineko %20ko diru-laguntza izango dute.
Oharra: argibide edo iradokizunen bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan soroslearekin edo 945.35.30.33 edo 945.35.31.34 telefonoetan.
11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 21:00ak arte.
Igandetan
11:00etatik 14:00ak arte.
Larunbatetan
Igandea ez diren jaiegunetan