Datorren ostiralean, maiatzaren 12an, Micaela Portilla Elkarteak MICAELA PORTILLA film dokumentala, tenpluak, dorreak eta bideak aurkeztuko ditu Gaubean. Proiekzioa Gaubeako Udalaren Zinema Aretoan izango da, 19:00etan.
Fikziozko film luze dokumentala da, Micalea Portilla historialari arabarraren omenez, bere mendeurrenean.
Filmaren bidez hobeto ezagutuko ditugu ikertzailearen bizitza, baita Araba eta haren ondarea ere, Micaela Portillak berak kontatuta.
Valdegovíak paper garrantzitsua du filmean, eta ondare-elementuak nabarmentzen ditu, besteak beste, Los Varona dorrea, Tuestako eliza eta Tobillasekoa.
Filmaren ondoren, mahai-ingurua izango da, Juan Ibarrondo filmaren zuzendariaren eta protagonistaren irudia ezagutzen duten beste pertsona batzuen parte-hartzearekin.