Nahi duenak idazkia aurkeztu behar du.
Egun dugun egoera ekonomikoa medio, Gaubea/Valdegoviako Udalbatzak erabaki du Ibilgailuen zergaren eta Ondasun Higiezinen gaineko zergaren ordainketaren atzerapena ahalbidetzea.
Ibilgailuen zergaren ordainketa ekainaren amaieran egitekoa da, eta urriaren amaiera arte atzeratu daiteke; Ondasun Higiezinen gaineko zerga, berriz, urriko lehen astean ordaintzekoa da, eta abenduaren amaiera arte atzeratzeko aukera dago.
Atzerapenez ordaintzeko aukera hau baliatu nahi duten pertsonek Udalari ohartarazi behar diote, idatziz, 2020ko ekainaren 22a baino lehen; bestela, aurreko urteetako ohiko epeak ezarriko dira.