Ariana Mulas Gaubeako bizilagunak idatzi du.
Ipuinaren aurkezpenean autoreak berak jasotzen duen bezala: "Ariana naiz, haurrak eta haurren mundua oro har maite dituen ama".
Azaldu duenez, eskulan tailerrak egin ohi ditu "eta hainbat urtetan hainbat ikastetxe eta elkartetan eman nituen eskolaz kanpoko dantza eskolak".
"Ama gisa dudan esperientziak ipuin hau idaztera eraman nau –esan du Arianak–, beste familia batzuei laguntzeko, gure txikien haserreak bezalako gauza arrunt eta frustragarri batean".
Sakatu HEMEN "Uxue se enfada" ipuina eskuratzeko.