Teléfono
Horario
De lunes a viernes
De 9:00 a 15:00 horas

Bailaran erreferentziazko kirol-instalazioa. Ezagutzen dituzuenentzat eta parte hartzen duzuenentzat ordutegiak eta tasak erakusten dizkizuegu, erreferentziazko gida bat izan dezazuen; eta ezagutzen ez gaituztenentzat, zuen etxe ondoan eskaintzen dugunaz gozatzera animatzen zaituztegu.

Igerilekuaz gainera, muskulazio gela dugu, bizikleta estatikoak, eskailerak igotzeko makinak, bankuak eta pisak igotzeko ekipoa. Gainera, 2019ko abendutik jacuzzi bat eta sauna lehor bat ere baditugu.

Eskainitako jarduera guztiak ofizialki tituludun begiraleek ematen dituzte (aquagym, aerobic, urpekaritza, eskola-igeriketa...).

Edozein zalantza izanez gero edo argibideren bat behar izanez gero, deitu 945 35 31 34 zenbakira, irekiera-ordutegian edo igerilekutik pasa zaitez.

TASAK

  14 urte arteko haurrak eta 65 urtetik gorakoak  Helduak 20 lagun baino gehiagoko taldeak
Urtekoa 40 € 70 €  
Sasoikoa 35 € 45 €  
Sarrera librea 2 € 3 € 1,50 € x persona
10 sarrerako bonoak 15 € 28 €  

Urteko bazkide diren eta udalerrian erroldatuta dauden pertsonek tarifaren gaineko %20ko diru-laguntza izango dute.

Oharra: argibide edo iradokizunen bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan soroslearekin edo 945.35.30.33 edo 945.35.31.34 telefonoetan.

 
udako ordutegia
Astelehenetik ostiralera
11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 21:00ak arte.
Larunbatetan
11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte.
Igandetan
11:00etatik 14:00ak arte.
 
neguko ordutegia
Astelehen, astearte eta ostegunetan
16:00etatik 21:00ak arte
Asteazkenetan eta ostiraletan
11:00etatik 13:30ak arte eta 16:00etatik 21:00ak arte
Larunbatetan
11:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte.
Igandea ez diren jaiegunetan
11:00etatik 14:00ak arte
Dirección:
C/ Arquitecto Jesús Guinea, 46 (01426)
Villanueva de Valdegovía (Álava)
Teléfono:
945 35 30 33
Horario:
De Lunes a Viernes
De 9:00 a 15:00 h
Fax:
945 35 31 33